"Herritarren partaidetzarako dinamika" sustatu nahi dute, bilera-sortaren bitartez. 2020ko otsailean egin zuten erronda horren antzekoa izango da, eremu zehatzetako biztanleak deitu nahi dituztelako bilera bakoitzean. Ekitaldi gehienak Bastero Kulturgunean eta Udaletxeko pleno aretoan izango dira. 2020koan gobernu taldea osatzen duten PSE-EE eta EAJ-PNV alderdietako zinegotziek hartu zuten hitza, 2019-2023 agintaldiari buruzko neurriak aurkezteko.
Bilera sorta, hurrengo bi asteetan
Otsailak 8, asteartea: Aiztondo, Karrika, Martin Ugalde, Etxeberrieta, Aita Larramendi. 18:30, Bastero.
Otsailak 9, asteazkena: Agustin Leiza, Doktor Huitzi, Kale Nagusia, J.B.Erro, Ondarreta- Joakin Larreta. 18:30, Bastero.
Otsailak 10, osteguna: Arrate - Nafarroa, Elizondo, Goikoplaza, Galardi, Extremadura, Plazaola. 18:30, Pleno aretoa.
Otsailak 14, astelehena: Calonge, Sorabilla, Goiburu, Buruntza, Leizotz. 18:30, Pleno aretoa.
Otsailak 15, asteartea: Kale Berria, Zumea, Olagain, Aingurasutegi, Belabi, Txitibar. 18:30, Bastero.
Otsailak 16, asteazkena: Rikardo Arregi, Bazkardo, Ama Kandida, Kaletxiki, Manuel Lekuona, Arantzibia. 18:30, Aita Larramendi Ikastola (Rikardo Arregi Kalea).