Andoaingo sozialisten idazkari nagusi izendatu dute Maider Lainez

Aiurri 2022ko ots. 4a, 12:40

Andoaingo Sozialisten batzarrak Maider Lainez Lazcoz hautatu du berriro idazkari nagusi, aho batez.

Batzar horretan, PSE-EEk tokiko zuzendaritza eta goragoko organoetako ordezkariak berritu zituen. Maider Lainezek bere ondoan izango ditu, Daniel García, Antolakuntza Idazkari gisa, eta José Luis Verdasco, Udal Politikako Idazkari gisa. Batzar horrekin, 2021eko urrian Kongresu Federalarekin hasitako kongresu prozesua amaitu da.

14 pertsonaz osatutako zuzendaritza berriaren erronka nagusien artean udal-kudeaketari laguntzea eta 2023ko udal-hauteskundeak prestatzea izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!