Aurtengo edizioa Basteron bertan aurkeztu dute, gaur eguardian. Bertan izan dira Txitxu Ruiz Andoaingo Udaleko kultura zinegotzia eta Myriam Ulanga, Ainhoa Aiertza eta Txitxu Kastro Deiadar elkarteko antolatzaileko kideak.
Adierazi dutenez, 555 piano joleek estilo eta garai desberdinetako 657 obra desberdin interpretatu beharko dituzte. Andoaindik 25 parte-hartzaile izango dira, Urnietatik, berriz, hiru.
Berrikuntzen artean aipatzekoa da Andoaingo Bandako eta Musika eskolako zuzendari izan zen Luis Fraca izenarekin abian jarriko duten pianorako konposizio sari berezia.
Bestalde, Javier Gonzalez Sarmiento interpretazioko sari berezia bigarren urtez egingo da.
Bi kontzertu, aurrez
Asteburuko jaialdiaren aurretik, bi kontzertu antolatu dituzte musika giroa berotzeko asmotan:
* Otsailaren 10ean, ekitaldi aretoan, 19:00etatik aur0rera, Joseba Korta eta Sarah Perarnaud piano jole gazteen errezitaldia. Euskadiko Musika Gazteen XIV. Lehiaketako irabazleak dira biak.
* Otsailaren 11n, auditorioan, 19:15etan, Francisco Escudero Kontserbatorioko orkestra sinfonikoaren kontzertua. Telmo Santos, Libe Azpiroz eta Martin Daly piano bakarlari gisa ariko dira. Guztiak ere Garikoitz Gonzalezen zuzendaritzapean.