Santa Ageda bezperan kopla-kantetan atera dira kalera

Aiurri 2022ko ots. 4a, 19:55

Santa Ageda bezperako koplak kantatzera jende mordoa atera da kalera ilunabarrean, Larramendi Bazkunak deituta. Gaztetxoek zein helduek, makilekin lurra joaz eta erritmoa markatuz, Santa Ageda bezperako tradiziozko kantak biziberritu dituzte, eta horien artean, eskualdeko jendeak bereziki aspalditxotik kantatu izan duen “Otso Beltza” izenekoa, Leitzaran bailarako herritarrak izututa zeuzkan letagin zorrotzeko otsoaren istorioa kontatzen duena. Argazki galeria eta bi bideo, ikusgai klik batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!