Joseba Pagazaurtunduaren omenezko ekitaldia

Aiurri 2022ko ots. 6a, 09:00
2019ko ekitaldia

ETAk hil zuela 19 urte beteko dira, asteartean. Joseba Pagazaurtundua alderdi sozialistaren militante eta Udaltzaingoaren buruaren omenez lore eskaintza antolatu du Andoaingo PSE-EEk, eguerdiko 12:00tan hasiko den ekitaldian.

Ekitaldia "Josebaren Etxea" eskulturaren aurrean izango da, Urigain kultur etxeko lorategian. "ETAk hil zuela 19 urte bete direnean, Andoaingo sozialistek herritarrak lore eskaintzan parte hartzera gonbidatu ditu", dio Andoaingo PSE-EEren oharrak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!