"Terrorismoaren biktimen memoria bizirik mantendu behar dugu gazteengan"

Jon Ander Ubeda 2022ko ots. 8a, 12:32

Hemeretzi urte bete dira ETAk Joseba Pagazaurtundua Andoaingo udaltzainburua hil zuenetik. Andoaingo alkate eta sozialisten idazkari orokorrak belaunaldi gazteengan jarri du azpimarra: "Terrorismoaren biktimen memoria bizirik matendu behar dugu gazteengan".

Estanis Amutxastegi, Jose Luis Vela, Daniel Garcia Andoaingo alderdikideak, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia etaGuillermo Echenique Espainiako Gobernuaren ordezkari-ordea izan dira, besteak beste, gaurko lore-eskaintzan.

Etorkizunera begira, giltzarritzat jo du Lainezek biktimen oroimena bizirik mantendu beharra. Bereziki gazteen artean: "Ez dugu beldurrik izan behar gure gazteek hemen gertatu dena ezagutu dezaten".

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!