Urkiola tabernaren berrabiatzea

Aiurri 2022ko ots. 10a, 09:39

Egun gutxiren bueltan ateak berriro zabaldu dituzte, margotu berri eta kudeatzaile berriekin.

Goizeko 06:00tarako zabalik izaten da Urkiola, langile askoren gosaltzeko taberna kuttuna izanik.

Vane eta Tati orain arteko zerbitzariak tabernaren kudeatzaile berriak bilakatu dira, Elixanek orain arte zituen ardurak utzi eta gero. Hainbat egunez itxita dute, jendaurrean margotu berri erakusteko. Funtsean, betiko taberna eta betiko zerbitzua izaten jarraituko du baina oraingoan zerbitzariak tabernaren kudeaketaz ere arduratuko dira.

Astean zehar, fin-fin, goizeko 06:00tarako zabalik izaten da Kale Nagusiko taberna. Pintxoak ez dira falta izaten, eta lehen orduan gosaltzeko langile askoren aukera izan ohi da Urkiola.

Vanek eta Tatik asmo horri eutsi nahi diote. Astelehenean gogo biziz zeudela erakutsi zuten, taberna berriro ireki berritan. Zorterik onena hurrengo hilabeteetan!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!