Sailkapenean, hirugarren

Aiurri 2022ko ots. 10a, 12:40

Oiartzun taldea garaituta (4-0), sailkapenaren goialdean dabil Euskalduna taldea. Gipuzkoako areto futboleko lehen mailan jokatzen ari dira, eta liga amaitzeko azken hamar jardunaldietan sartu dira. Asteburuan Idiazabalen dute partida. Ez dirudi partida zaila denik. Andoaindarrak garaipen berria eskuratzen ahaleginduko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!