Alokairuko etxebizitza babestuak sustatzeko egitasmoa aurkeztuko dute bihar, Aita Larramendi kalearen atzealdean deitu duten agerraldian

Jon Ander Ubeda 2022ko ots. 10a, 19:15

©Egea

Pedro Javier Jauregui Fernandez Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordea eta Pablo Garcia Astrain Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturarako zuzendariaren parte hartzea iragarrita dago. Eta haiekin batera Maider Lainez alkatearena.

 

Alokairuko etxebizitza babestuak sustatzeko egitasmoa aurkeztuko dute Aita Larramendi kalearen atzealdean. Ez dakigu lotura zuzena duen edo ez, baina astelehen iluntzean deitu zuten auzoz auzoko bileran Etxeberrieta inguruetan dauden arazoak behin eta berriro agertu ziren Basterora hurbildu ziren bizilagunen ahotan. Elkarbizitzari eta garbitasunari loturiko hainbat kexa azalerazi zituzten. Eusko Jaurlaritzarekin batera gaia bideratzen ari direla adierazi zuen Marijose Izagirre alkate-ordeak.

Biharko agerraldian sozialistek hartuko dute protagonismoa, Iñaki Arriola Lopez baita Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!