Txertota, 25 urtez kalitatea eskainiz

Aiurri 2022ko ots. 11a, 10:34

Andoaingo Goiburu auzoan dagoen jatetxeak urteurrena gogoan hartu du, bezeroei esker-ona adieraztearekin batera.

1997ko otsailaren 7an ireki zituen ateak Txertota jatetxeak. Aste honetan, efemeridea gogoan hartuta, zabalkunde handia izan duen mezua zabaldu zuten sare sozial ezberdinetan: "Ospakizun eguna da gaurkoa, Txertota Jatetxeak gaurko egunez duela 25 urte ireki baitzituen bere ateak. Bidea ez da erraza izan, zenbat jaki eta pertsona pasa diren gure etxetik. Ene bada! Eskerrik asko, noizbait hamaiketakoa egitera, bazkaltzera, afaltzera edo zerbait hartzera hurbildu zareten guztioi. Zuei esker gara eta guzti hau zuena ere bada".

Zorionak eta urte askotarako, Txertota!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!