Kultur eragileei deialdia, Santa Krutz Jai Batzordearen eskutik

Aiurri 2022ko ots. 11a, 11:24

Andoaingo Jai Batzordeak deialdia egin du: "2022ko Santa Krutz festen harira, egitaraua prestatzeko lanean ari gara eta zuen laguntza, ideiak eta proposamenak entzuteko bilera ireki batera gonbidatu nahi zaituztegu".

Bilera hori datorren asteartean Irunberri elkartean izango da (otsailak 15), arratsaldeko 18:30tan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!