Odol-emaileen hitzordu berria Andoainen

Aiurri 2022ko ots. 11a, 11:26

Datorren astelehenean (otsailak 14) andoaindarren txanda izango da odola emateko, Arrate pilotalekuan, arratsaldeko 16:30etik iluntzeko 20:30ak arte.

Egunean bertan hitzordua hartu beharko da: 943 007 884 telefonora deituta.

Azken asteetan nabarmendu dutenez, odola ematea beharrezkoa da, erreserbak jaisteari baitira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!