Axerien Puska Biltzeak Leizotzen inauteri giroa zabaldu du

Aiurri 2022ko ots. 12a, 21:37

Andoaingo Axeriek Andoainera inauteriak ekarri dituzte gaur, Leizotz auzoan egin duten Puska Biltzearen eskutik. Baserriz baserri dantzan eta kantuan ibili dira, eta batik bat, euskal inauteri tradizionalak biziberritu dituzte, giro umoretsu eta festazalea bidelagun izan dituztelarik. Harrera ezin hobea egin diete auzoko biztanleek. Argazki galeria eta hiru bideo, ikusgai:   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!