Piano-jole gazteen erakusleiho bikaina bilakatu da 17. Piano Jaialdia, beste behin

Aiurri 2022ko ots. 14a, 18:20

DEIadar taldeko kideak eta epai mahaikideak

555 piano jole gazte 22 saioetan aritu dira asteburuan. Horietako zenbaitek, Javier G. Sarmiento obraren Interpretazioa Sarian eta Luis Fraca Konposizio Sarian hartu dute parte; azken honetan Uxue Ricon Ulanga urnietarrak jaso du sari nagusia. Deiadar talde antolatzaileak adierazi duenez, “ederra eta zoragarria izan da musikari gazteak pianoa jotzen entzutea eta disfrutatzea”. Bi bideo ikusgai, Jaialdiaren azken uneko hitzak, eta, ondoren, Deaidar taldeko Ainhoa Aiertza, Myriam Ulanga eta Txitxu Kastrok egindako balorazioa:

Jaialdiko saio guztiak amaitu ostean, igande arratsaldean, Deiadar talde antolatzaileko Myiriam Ulanga, Txitxu Kastro eta Ainhoa Aiertzak jaialdiaren helburuak aipatu zituen, lehenbiziko eta behin: “Piano-jole gazteek jendaurrean jotzen ohitu eta ikastea, segurtasuna, kontzentrazioa, memorizazio edo enpatia lantzea… dira jorratu nahi diren baloreetako batzuk. Izan ere, pianoa ikasteaz gain lantzen diren baloreak heziketan duten garrantzia azpimarratu nahi dugu”.

Poza agertu zuen asteburuan aurkezle lanetan aritu den Aiertzak, piano joleei zuzenduta: “Ikasketa horretan, zuen eguneroko bakarkako lanean jaialdia motibazio izan bada, pozik goaz lortutakoaz”.

Eskualdeko piano-joleei dagokionez, hona nortzuk hartu duten parte:

* Aduna: Nahia Garcia Martin, Leiane Izagirre Aburuza eta Oliver Berasarte Vivanco.

* Andoain: Anne Mateos Lopez de Etxezarreta, Carla Barral Neila, Malen Nuño Oiartzabal, Guillermo Korta Gajate, Irati Nuñez Larrea, Nagore Sanchez Hernandez, Maddi Azpiroz Roca, Kai Etxeberria San Miguel, Haizea Garcia Cordero, Laida Gaston Etxezarreta, Leire Nuñez Larrea,  Izar Sukunza Etxebeste, Nora Urtasun Vicente, Alaia Zalakain Garcia, Odei Jimenez Arizala, Ander Villar Amores. ºJavier G. Sarmiento Sari Berezian: Maddi Nuño Oiartzabal, Leire Hernandez Dominguez, Maier Ortega Barbero, Oihane Ulanga Etxeberria eta Ashley Michelle Castillo Chacon.

* Amasa-Villabona: Paule Villarroya Zalakain,

* Urnieta: Axel Brea Amurrio, Karen Duran Peguero, Libe Etxezarreta Hernandez, Oier Francia Notario, Naroa Roy Etxaniz, Eneko Rosco Etxezarreta, Nahia Ilurrita Aranburu eta Asier Irastorza.

* Zizurkil: Nire Sarasola Tejeria, Clara Urtasun Vicente, Mikel Villar Amores eta David Bogdan Plesa Petrin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!