“Su-artean, gure-artean” ekimena, Ongi Etorri Eskolararen eskutik

Aiurri 2022ko ots. 17a, 09:39
Munduko Zaporeak egitasmoa

Otsailaren 17an izango da lehen hitzordua, arratsaldeko 17:30ean elkartuko dira Andoaindarra elkartean, Marokoko janaria dastatzeko 

Abian da “Su-artean, gure-artean” proiektua, Ongi Etorri Eskolararen ekimenez. Kulturak eta zaporeak uztartzeko asmoz, hilabetean behin bilduko dira Andoaingo bizilagunak elkar ezagutu eta batera sukaldatzeko. Aldiro-aldiro, familia batek bere jatorrizko herrialdeko errezeta bat sukaldatzen irakatsiko die gainontzekoei. Hala, hilaren 17an ostegunean, arratsaldeko 17:30ean hasita, Bouchrak eta El hassaniak (familia lagunak) Marokoko janaria prestatuko dute.

Interesa duen orori besoak zabalik itxarongo die elkarteak: “Andoaindarrok elkar ezagutu gaitezen, udalerriko bizitzan eta kultura gastronomikoan parte hartu dezagun, eta jatorri ezberdinetako platerez aberasteko elkargunea sortu dezagun”.

Pandemia-egoera medio, aforo mugatua izango da. Ondorioz, izena eman behar da aldez aurretik: andoain@ongietorrieskolara.org helbide elektronikora idatzita edo 688 631 176 zenbakira idatzita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!