Film laburren lehiaketako sari banaketa egingo da ostegunean, Bastero Kulturgunean

Aiurri 2022ko ots. 15a, 11:55

Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuak Bideo eta Zine Eskolarekin urtez urte antolatutako film laburren lehiaketaren aurtengo saridunak ezagutzeko momentua iritsi da.

Guztira zazpi lan aurkeztu dira, eta horien artean hiru sari izango dira: 500 euroko saria, 300 euroko saria eta, Ikusleen sariaren kasuan, Bastero zinemarako bazkidetza 2 bono.

Sariez gain, gurekin izango da Aitor Gametxo zinemagilea, Berak baleki izeneko laburmetraia aurkezteko eta horri buruz solasteko.

  • Tokia: Andoaingo Bastero Kulturgunea

  • Eguna: 2022ko otsailaren 17a (osteguna)

  • Ordua: 19:00-20:00

Sarrera librea da aforoa bete arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!