Igoera eskura dauka Leizaran Ernio Inmobiliaria taldeak

Aiurri 2022ko ots. 18a, 09:00

Igoerako postua ziurtatzeko puntu bakarrera dago Leizaran senior mailako taldea.

Duela aste batzuk, Aiurrin bertan nabarmendu genuen Andoaingo taldearen denboraldia. Eta joera on hori geldiezina da. Hamabost jardunaldi eta gero, Leizaran Ernio Inmobiliaria taldeak hamalau partida irabazi ditu. Aurreko asteburuan lortutakoarekin aurrerapausu handia eman dute, lehen mailarako igoera bidean. Gauzak ondo, eta datorren asteburuan Bergararen aurkako partidan berdinketa lortuz gero, igoera ziurtatuta izango luke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!