Altuera handiko garabi ikusgarria Kaletxikin

Aiurri 2022ko ots. 17a, 11:00

Goizeko 08:00tatik Goikoplazatik Kaletxikira doan bidea itxita egon da. Eraiki behar dituzten etxebizitza berrien ondoan garabi handi bat ipini dute, errepidearen zabalera osoa hartzen duena. Garabiaren tamaina ikusgarria da.

Garabia Kaletxikin ezarri eta pisuen bitartez ibilgailua egonkortu eta gero, lanean hasi dira. Bitartean, tamaina handiko kamioien sartu-irteera ematen ari da Ama Kandida etxearen ingurutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!