2018ko irailean Andoaingo geltokian egokitzapen-lanak hasi zituen Adifek. Aditzera eman zutenez, 2.708.362 euroko inbertsioa egin behar zuten (BEZa barne) geltokiak azpiko pasabide bat izan zezan, 1. eta 2. nasak lotuko dituzten eskailera eta igogailuekin. Trenbideak gurutzatearena amaituko da horrela, eta beraz Ama Kandidako etorbidean dagoena sarbide eta irteera bakarra izango da.
Aiurri ADIFekin harremanetan jarri da, lanen amaiera noizko izango den jakin asmoz. Erantzuna jakin pronto adieraziko dugu.