Gora Kaletxiki txarangako musikariak, Udal Musika Eskolako Helduen abesbatza eta konpartsara batu diren gainerako haur eta heldu aritu dira festa-giroa zabaltzen. Kaldereroen erreginak eta bere laguntzaileek Udaletxeko balkoitik, umorez betetako mintzaldia egin dute, hainbat gai hizpide hartuta (Andoaingo aparkaleku falta, Goiburu auzoko auzotarrak, udaltzainak, alkatea…). Herriko arazoak konpontzeko gogoz heldu dira Andoainera, eta hainbat proposamen luzatu dizkie andoaindarrei.