Garapen bidean dauden herrialdeekiko Lankidetza Planaren baitan, Andoaingo Udalak eta 21 Gobernuz Kanpoko Erakundeek 2022ari begirako hitzarmena sinatu zuten joan den ostiralean. Bideoan, Maider Lainez eta Lurdes Lekuona (Fasfi), Laida Pino (Proyde-Proega), Maria Eugenia Iparragirre (Mariaren Lagundia FISC) eta Maiteder Sasieta (Garabide) beren egitasmoen gaineko azalpenak ematen ageri dira: