Gurpilen lapurreta Zumea plaza atzeko aparkalekuetan

Aiurri 2022ko ots. 21a, 12:57

Larunbat gaua eta igande artean, Seat Leon FR markako auto bati lau gurpilak lapurtu zizkioten Zumea plaza atzeko aparkalekuetan. Katuaren bitartez autoa altxatu eta gurpilak kendu zizkioten, ordezko lau gurpil zahar utzita. Jabea jakinaren gainean dago eta beharrezko neurriak hartzen dabil.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!