Kanpezuko udalekuen 50. urteurrena: Miloi bat izarren hotela

Aiurri 2022ko ots. 24a, 10:01

Andoaingo La Salle Berrozperen Kanpezuko udalekuen 50. urteurrena izango da aurten. La Salle Berrozpeko zuzendaria den David Urtasunek, udalekuko koordinatzaile eta ikastetxeko irakasle den Igor Berék, eta Juanjo Larreak hartu dute hitza. 

 

50. urteurrena ospatzeko martxotik uztailera egingo den jarduera-programa aurkeztuko dute udalekuetako parte hartzaile eta boluntarioei eskerrak ematearekin batera. David Urtasunek hiru hitz gako erabili ditu udalekuak zehazterako orduan; Proiektua; La Salle Berrozpe hezkuntza proiektuarekin bat datorren ekintza dela aipatu du,  musu truk eta bihotzez ikasleei begira emandako proiektua eta pertsona kopuru handi baten proiektua delarik. Eskertza; parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak emateko aprobetxatu du,  bizi duten esperientzia guztiagatik eta laguntzagatik. Eta hirugarren hitza,  Desioa, beste hainbat urte aurrera egiteko desioa izatea proiektuarekin aurrera jarraitzeko. 

Juango Larreak hartu du hitza ondoren, eta berak "udaleku hauek ez ditu bi urte berdin egin, parte hartzaile guztien artean erabakitzen dute urtero udaleku berezi eta desberdinak egitea, beraz, aurten zaila izango duzue, baina Kanpezuk urtero hobetu egiten du, aurten 50 urte egingo ditugu baina 51.urtea ere egingo dugu"

Larrearen hitzak entzun ondoren, ekintzen aurkezpena egin dute, hala nola, "Kanpezu 50 1972-2022" Liburuxkaren aurkezpena, Kanpezu herria eta ingurua ezagutzeko irteera, K50 Argazki Erakusketa, Kanpezu 50 kanpaldia, eta Sukaldarien bisita kanpaldira. Gainera, sorpresaren bat edo beste izango dela ere adierazi dute. 

Azkenik, Igor Berek Udalekuetako esentzia aipatu eta azalerazi du, Kanpezuko udalekuak miloi bat izarreko hotela dela adieraziz. "Udalekuetan, belardi bat bakarrik dago eta haurrei hasiera batean ez dagoela ezer iruditzen zaie, baina ondoren, guztia bertan gertatzen da eta hori da kanpaldiaren magia, eremu horretan gertatzen den guztia"

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!