"Indartsu", kartel irabazlea

Aiurri 2022ko ots. 1a, 10:50

Haizea Brosa irabazlea, bigarrena, eskubitik hasita

Haizea Brosa Iartza andoaindarra izan da aurtengo irabazlea. 14 lan ezberdinen artean, berea izan da epaimahaikideek aukeratu dutena. Parte hartzea handituz doalako poza agertu zuen Petri Romero Berdintasun zinegotziak.

 Egileak 450 euroko saria jaso du, erosketa-bonoetan gastatu ahal izango duena. Hauxe, irabazlearen azalpenak: "Emakume asko ikustea nahi nuen, eta baita M letra agertzea ere. Indartsu izena jartzea erabaki dut emakume guztiak halakoak garelako. Jatorri ezberdineko emakumeak ipini ditut, aurkeztu ditudan proposamen guztietan egin izan dudan bezala. Izan ere, martxoaren 8a nazioarteko emakumeen eguna da".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!