Inauteriak 2022

Hainbat eraso bart gauean, zaurituetako bat ospitalean dago egoera larrian

Aiurri 2022ko ots. 27a, 21:50

Larunbat gauean hainbat liskarraldi sortu ziren Nafarroa plazaren eta Zumea Plazaren inguruan. Liskarraldiak ospitaleratzeekin amaitu ziren, eta horietako bat egoera delikatuan eraman zuten erietxera.

Gau osoan Udaltzaingoak eta Ertzaintzak joan-etorri ugari egin zituen, herriko gune ezberdinetan jazo ziren istiluak medio. Nafarroa plazaren inguruan, liskarraldi bat gazte zauritu batekin amaitu zuen; alabaina, neurri arinagoan mindutako gazte gehiago ere izan ziren. Zauritutako gaztearen lagunak eta familia "lekukoen" bila dabiltza, egoera argitzeko asmoarekin.

Zumea plaza ertzainez josia 

Goizeko 03:00ak aldera sei edo zazpi patruila bertaratu ziren eta bi pertsona eraman zituzten autoetan. Poliziak, oraindik, ez du argitu erakustaldiaren arrazoia. 

Edukiontziari sua

San Juan Bataiatzailea zahar egoitzaren ondoan dauden edukiontzietako bati su eman zioten arratsaldean. Udaltzainak sua itzaltzen aritu ziren. 

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!