Ukrainako herritarren aldeko kanpaina, ostegun eta ostiral honetan

Aiurri 2022ko mar. 3a, 07:30
La Palmako herritarren alde jardun zuen taldeak bultzatu du ukrainarren aldeko kanpaina Andoainen

Ukrainako herritarren alde oinarrizko gauzen bilketari ekin diote Andoainen, egunotan. Boluntario taldea asteazken, ostegun eta ostiralean, herriko hainbat komertzioetan jarriko da bilketa burutzeko, eta horrexegatik, andoaindarrei kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu diete.

Gipuzkoako hainbat herritara zabaldu da kanpaina, Ukraina-Euskadi Garapenaren Aldeko Gizarte eta Kultura Elkartearekin koordinaturik. Andoainen, La Palma irlako biztanleen alde iaz azaro-abenduan bildu ziren zenbait herritarrek bultzatu dute ekimen hauxe.

Hona zeintzuk diren jaso nahi dituzten elikagaiak eta oinarrizko jantzi eta materiala:

* Elikagaiak: pasta, lekaleak, arroza, sardinak, atuna, barratxo energetikoak, edo iraungitzen ez den edozein elikagai.

* Behar-beharrezko gauzak: higiene-produktuak, pixoihalak eta haurrentzako beste produktu batzuk

* Hotzaren kontra: barruko arropa termikoa, neguko arropa, eskularruak, galtzerdi termikoak, lo-zakuak, gorputz-berogailuak, botila termoak, kanpin-labeak, metxeroak, pospoloak, elektrizitate-sorgailuak, kandelak, linternak, pilak...

* Material osagarria: benda esterilak, gaza esterila, bata kirurgiko esterila, estaldura operatiboa, erabili eta botatzeko pixoihalak, pixoihal xurgatzaile esterilak, maskara kirurgikoak, arnas babeserako maskarak…

SALTOKI HAUETAN:

- Coviran (Karrika).
- BM (La Salle eremua).
- Carrefour (Nafarroa plaza).
- Super Amara (Martin Ugalde).
- Eroski (Zumea eta Ondarreta).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!