Egoitz Uzquiano andoaindarrak eskertza mezua adierazi zuen sareetan, asteburuan: “Ez dugu hitzik sentitzen dugun guztia adierazteko. Hiru egun besterik ez dira hartu, eta ehunka arropa poltsa, kilo eta kilo arropa, botika eta abar bildu ditugu. Eskerrik asko guztioi ukrainari laguntzeagatik eta mila esker hain solidarioak izateagatik eta hainbeste elikagai, arropa, higiene-produktu eta sendagai emateagatik. Pixkanaka, dena bidaltzen ari gara Ucrania-Euskadi elkartera, haiek arduratuko baitira ukrainara bidaltzeaz.”
Kaja ugari jaso dituzte, hiru egunetan.
Supermerkatuetan elikagai ugari jaso dute.