Leyçaur 16 aldizkariaren aurkezpena, Andoaingo historian sakonduz

Aiurri 2022ko mar. 8a, 14:09

Andoaingo historiako gertakizunak ikertzea eta zabaltzea xede duen Leyçaur aldizkariaren 16. alea aurkeztu zuten Basteron, otsailaren 25ean. Lau ikerlarien lanak bildu dituzte aldizkarian: Aritz Diez (Andoaingo Goikoplaza), Karmele Otaegi (Natalio Pajarin eta Sorabillako eskola), Marta Trutxuelo (Zinea eta zinemak Andoainen) eta Xabat Petrikorena (Andoaingo hirigintza ardatz duen etxebizitza auziarekiko hurbilketa).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!