Andoaingo emakumeentzako Jabekuntza eskolako ikastaroak aurkeztu dituzte Udaletxean

Aiurri 2022ko mar. 10a, 11:00

Ikastaro ugari antolatu dituzte Jabekuntza Eskolaren baitan; horietako ikastaro batzuk, pasa den urteko berberak dira; izan ere, parte-hartze handia eduki zuten eta herritar ugarik berriro ere antolatzeko eskatu zuten. Horrez gain, ikastaro berri gehiagotan izena emateko aukera egongo da. 

Zer da Jabekuntza Eskola?

Udaleko beridntasun arloetan antolatutako egitasmoak dira eta beraien helburua emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzea da, ahalduntze prozesuaren bidez. Eta zer da ahalduntzea? Bada, emakumeen ezaeraren autokontzientzia hartzea, autoestimua lantzeak, beren gaitasun propioak ezagutzea eta emakumeei dagokien espazioa berreskuratzea. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!