Ruben Gelbentzuren aldeko elkartasun eguna antolatu dute Arbizun, martxoaren 18an

Aiurri 2022ko mar. 11a, 09:38

Ruben Gelbentzuren aldeko ekimenak ugari izan dira azken hilabeteetan. Oraingoan, Arbizun antolatu dute Gazte Asanbladarekin eta Andoaingo Gaztetxearekin elkarlanean. 

Martxoak 18 ostirala, Arbizun, Rubenekiko elkartasun eguna antolatu dugu Arbizuko Gazte Asanblada eta Andoaingo Gaztetxearen artean.

Hasiera emateko, arratsaldeko 18:00tan Arbizuko pilotalekuan esku-pilota partida izango dugu, Arbizu-Andoain! Sarrera 5 euro izango dira. 

Ondoren, Arratsaldeko 20:00tan Arbizuko plazan kontzentrazioa burutuko da, "Errepresioa Stop, Elkartasuna Rubenekin" lemapean.
(Kontzentrazioa bukatzean ogitartekoak egongo dira)

Bukatzeko,  gaueko 22:00tan, Arbizuko Gaztetxean kontzertuak egongo dira, Boot Boys, Igitaia eta Bake Faltsuko lagunekin. Animatu!

Andoaindik autobusa antolatu dugu bertaratzeko. Txoperatik irtengo da arratsaldeko 17:00 etan eta itzulera goizeko 03:30tan izango da.
(Apuntatzeko lanbroa eta 97' tabernetan, 8euro )

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!