1970-1976 epealdian lau aldiz atxilotu zuten, Comites Obreros sindikatu klandestinoan militatzen zuenean. Tratu txarrak jaso zituela salatu zuen gerora, Argentinako Kereilan parte hartze aktiboa izanik. Antonio anaiarekin batera biek parte hartu zuten ekimen horretan.
2017an Oroituz Andoainen elkarteak, Andoaingo Udalaren babesarekin, garai hartan hainbat herrikidek pairatutako giza eskubideen urraketak dokumentatu zituen. Lan hori baliagarria izan zen Maria Servini epaileak ireki zuen bide judiziala osatzeko. Argentinako Kereila bezala ezaguna da ekimen hori.
Aldi berean, iraganeko gertaera ilun horiek Tolosako epaitegian aurkeztu ziren. Prozedura itxi gabe dago, Tolosako eta Donostiako auzitegiek ezeztatu ostean Auzitegi Gorenaren erantzunaren zain direlako.
Bere gertuko eta lagunek ondotxo dakitenez, Julio Mironek beti erakutsi zuen jarrera borrokalaria.