Emanaldia martxoaren 24an, 19:00etan, Bastero kulturgunean izango da.
'Laburbira' Euskaltzaleen Topagunearen egitasmo bat da. Urtero euskaraz sortutako laburmetraiak herriz herri ikusteko aukera eskaintzen dute.
2022ko Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuito ibiltariak, 30 herri bisitatuko ditu bere XIX edizioan. 9 film laburrekin osatutako bilduma aparta da aurtengoa. Denetarikoa, eduki zein estiloz; gaur egungo euskal zinemagintzaren ispilu.
ZATOZ!