II. Sagardo Festa ospatuko da larunbatean Andoaingo Gaztetxean

Aiurri 2022ko mar. 15a, 10:08

©Bastero

Martxoaren 19an (larunbata) sagardo festa egingo da Andoaingo Gaztetxean. Sagardotegi menua jateko aukera egongo da, baita menu beganoa ere. 

14:00tan izango da bazkaria. Sagardotegi menuak 20 euro balioko ditu eta beganoak 12. Horrez gain, arratsaldeko 18:00tan Malkogarriyak taldeak kontzertua eskainiko du. 

Tiketak salgai egonen dira Lanbroa eta 97' tabernetan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!