[EGUNERAKETA: ITURRI GUZTIAK IREKITZEKOAK DIRA]

Herriko iturriak andoaindar askoren ahotan dira

Jon Ander Ubeda 2022ko mar. 17a, 10:41

Sareetan eztabaida piztu da eta bat baino gehiago dira Aiurrira kexa agertzen idatzi duten herrikideak. Zumea plazan, Nafarroa plazan edota Doktor Huitzi kaleko egurrezko parkean jende asko elkartzen da eta iturri horietatik ez da urik ateratzen. Baina udalerriko beste iturrietatik, aldiz, bai.

Udalerriko hainbat gunetatik igaro ondoren martxan dauden iturriak dira Goikoplazakoa, Bastero plaza-Plaza morekoa, Allurralde eta Aita Larramendi ikastolaren artekoa, Juanita Alkain plazatxokoa, Urigaindik gora dagoena eta baita Kaletxikikoa ere.

Aldiz, ur emaria moztuta dago Udaletxe ondoko iturrian eta Txistoki pasealekuan, eta baita Zumea plazako, Nafarroa plazako eta Doktor Huizi parkeko iturrietan.

EGUNERAKETA (13:30)
Sareetan adierazitakoaren arabera, kexa agertu duen erabiltzaileren batek iturri guztiak ireki dituzten mezua jaso du APP bidez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!