Teknifikazio entrenamendua
Alde batetik, larunbat honetan, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta, Mario Amantegi, Iñaki Garcia, Ibon Elola, Oihan Matute eta Amaiur Iparragirre taldekideak Donostiako Paco Yoldin izango dira, Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren alebinen teknifikazio saioan. Bertan lehorreko lana eta uretako 2 orduko saioa burutuko dituzte lurraldeko kategoria bereko beste alebin batzuekin batera.