Santakrutzak '22

Santakrutzetan txosna jartzeko eskaera-epea zabalik dago

Aiurri 2022ko mar. 17a, 11:19

Jaietan txosnak jartzeko eskaerak, jaiak hasi baino lehenago, aurkeztu behar dira. Santakrutz jaietan txozna jartzeko eskaera-epea irekita dago martxoaren 31 arte (egun hau barne).

Eskaerak Andoainen egoitza duten talde edo erakundeek egin ditzakete, beti ere irabazi asmorik gabeko taldeak izan behar direlarik. Eskaera guztiak goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara Bastero Kulturgunean aurkeztu beharko dira aipaturiko epean. Edozein zalantzarako dei egin 943 30 35 40 telefonora.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!