Euskalduna Mendigoizale taldeak Aste Santurako Mariola eta Berna mendilerroetan kokatzen diren parke naturaletan zeharkaldi bana prestatu ditu, Alcoyra (Alacant) joan eta gero. Valentzia eta Alacanten turismoa egiteko denbora ere hartuko dute. Apirilaren 14an, ostegunarekin, irtengo dira, eta apirilaren 18an, itzuli. Informazio gehiago, 943592232 telefonora hots eginda edo elkartearen egoitzan bertan, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:30era.