Igoera zaletuekin ospatu zuten

Aiurri 2022ko mar. 17a, 14:01

Ligako azken partidan Hernani 40-28 mendean hartu zuten. Egundoko denboraldia egin du taldeak, 18 partidetatik bakarra galdu ostean. Leizaran EKKko zuzendaritza esker oneko agertu zen jokalariekin, denboraldi osoan egin duen lan bikainagatik eta erakutsitako konpromezuagatik, eta horrela, oroigarri gisa, jokalariei, beren izena daramaten kamiseta oparitu zieten.

Lezoko Munttarpe taldeak ere bere partidua irabazi zuen, eta ondorioz, Leizaran Ernio Inmobiliariak bigarren amaitu du.

Zaletu ugari hurbildu zen Allurraldera, taldeari animoak emateko eta igoera ospatzeko asmoz. Ikusleek poza ezin ezkutaturik jardun zuten partidu osoan, eta horrenbestez, festa giroa nagusi izan zen harmailetan.

Partida bukatu bezain pronto, Leizaran EKKko zuzendaritza esker oneko agertu zen jokalariekin, denboraldi osoan egin duen lan bikainagatik eta erakutsitako konpromezuagatik, eta horrela, oroigarri gisa, jokalariei, beren izena daramaten kamiseta oparitu zieten.

Zuzendaritzak taldearen gaztetasuna nabarmendu nahi izan du, “oso talde gaztea daukagu. Bestalde, jubenil mailako zenbait jokalariek ere parte hartu dute taldean denboraldian zehar, maila bikaina erakutsiz gainera”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!