Hiru errezeta prestatu zituen laukoteak, hain zuzen: oilasko zopa, txahal-sarmalea eta papanasi errumaniarra.
Gizarte Zerbitzuetako sailak antolatu zuen ekimena, eta jatorri errumaniarreko lau herritarrek ez ezik, Ontza elkarte gastronomikoko bazkideek, kulturarteko talde eragiletako kideek eta Andoaingo hiru ikastetxetako familiek hartu zuten parte.
Antolatzaileek adierazi zutenez, ekimenak inklusioan sakontzen laguntzen du, “sukaldean ari garen bitartean elkar hobeto ezagutzeko” baliagarri da.
Azaldu zutenez, ikasturte honetan egingo diren bost saioetako bigarrena izan da hauxe. Aurrez, otsailaren 17an, Andoaindarra elkartean, Marokoko jatorria duten Hasnae Zannouti eta El Hassania Ofateren eskutik, eta La Salle Berrozpeko IGEren laguntzarekin, beren herrialdeko hiru errezeta prestatu zituzten, eta bertaratu zirenek horiek dastatzeko aukera eduki zuten.
Hurrengo saioetan, Brasil eta Euskal Herriko errezetak ezagutu eta dastatu ahal izango dira, besteak beste.
Errumaniako hiru errezeta
Hona Errumaniako jatorria duen laukoteak prestatu dituen hiru errezetei buruzko xehetasunak.
*Oilasko zopa:
Osagaiak: azenarioa, tipula, apioa, peregila, semola eta arrautza. azenarioa
Nola prestatu: Oilaskoa eta barazkiak irakiten dira. Bolak egiten dira semola eta arrautza oratuz eta zopari gehitzen zaizkio.
* Txahal-sarmalea:
Osagaiak: Txahala-haragi xehatua, aza-hostoak, arroza, tipula, baratxuria, piperbeltza, piperrautsak eta begeta.
Nola prestatu: Haragia arrozarekin, tipularekin eta espeziekin nahasten dugu. Nahasketa aza-hostoetan bildu eta irakiten jartzen da.
* Papanasi Errumanoa:
Osagaiak: Gaztanbera, arina, arrautza, banilla, esnegaina, azukrea, limoia, bikarbonatoa eta mermelada.
Nola prestatu: osagaiak nahasten dira era bolatxoak eginez frijitu. Mermelada gehitzen da zerbitzatu aurretik.