Sari bana jaso dute Muruak eta Carrerok

Aiurri 2022ko mar. 18a, 09:57

Gida-baimena euskaraz prestatu eta atera dutenen artean zozketa egin eta gero, aurtengo saridunak Aimar Murua eta Arixen Carrero andoaindarrak izan dira. Bakoitzak 400 euro arteko laguntza jasoko du. Aurreko astean jaso zuten saria Andoaingo Udalaren eskutik. Ekimenaren partaide dira ere herriko bi auto-eskolak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!