Saharako herrialdearen aldeko bertso saioa, hilaren 27an

Aiurri 2022ko mar. 20a, 10:20

Iazko bertso saioko argazkia

Sarrerak 6 euroko prezioan salgai daude Delgado, Stop, Ernaitza eta Urrats Andoaingo merkatalguneetan.

Saharako herriaren aldeko tradiziozko saioa martxoaren 27an ospatuko da, Basteroko ekitaldi aretoan, 12:00etatik aurrera. Alaia Martinek, Iker Zubeldiak, Oihana Iguaranek, Aitor Men- diluzek, Maialen Lujanbiok eta Beñat Gaztelumendik osatuko dute saioa, Maddi Etxeberria gai jartzailearen esanetara jarrita. Ibilbide oparoa egin du jada Hurria Sahara elkarteak Punttuka bertso eskolaren laguntzarekin antolatu ohi duen saioak. Hamaseigarren emanaldia izango da aurtengoa, 2007an ekin eta gero. Aitor Mendiluze, Amaia Agirre, Jokin Sorozabal, Sustrai Colina, Angel Mari Peñagarikano eta Iker Alustiza igo ziren oholtzara urte hartan. Geroztik, hutsik egin gabe egin da, eta urtez urte, Andoaingo bertsozaleen ezinbesteko hitzordu bilakatu ez ezik, euskal bertso- gintzaren panoraman ere aparteko tokia hartzen joan da. Sarrerak 6 euroko prezioan salgai daude Delgado, Stop, Ernaitza eta Urrats Andoaingo merkatalguneetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!