Santakrutzak '22

Oinatz Bengoetxea Santakrutzetan izango da, ibilbide amaierako pilota partidan

Aiurri 2022ko mar. 21a, 12:58

Andoaingo Gazteleku Pelota Eskolak Bengoetxearen ibilbide profesionala agurtzeko pilota partida berezia antolatu du apirilaren 29rako Arrate pilotalekuan. Santakrutz Jai Batzordearekin hitz eginda jaien egitarauaren zati izango da.

Sarrerak 10 euro balioko ditu; pilota elkarteko kide izanez gero 5 eurotan eskuratu daiteke eta 16 urtetik beherakoek doan edukiko dute sarrera, errebotean.

Bi norgehiagoka jokatuko dira.

  1. Berria txapelketako finalerdia:

    Arrizabalaga-Mendizabal
    Larrarte-Capellan

  2. Estelarra:

    Bengoetxea VI-Beloki
    Eskudero-Usandizaga

Honako ohar hau zabaldu du Gaztelekuk:

OINATZ BENGOETXEA pilotari handiak Andoaingo Arrate pilotalekuan jokatuko du apirilaren 29an.

Horrez gain, lehen partida Emakumezkoen Berria txapelketako finalerdia izango da.

Sarrerak erreserbatzeko idatzi 673780101 telefono zenbakira.

Zatoz jaialdiaz gozatzera!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!