Lumineszenteak: bortizkeria bizi duten emakumeak iluntasunetik argitara

Aiurri 2022ko mar. 21a, 20:22

Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren eskutik Lumineszenteak izenburuko erakusketa dago ikusgai Basteron, apirilaren 1 bitarte. Beren hitzetan, “Bortizkeriazko giroetan bizi diren emakumeekin, beren eguneroko bizilekuan, jorratu ditugu elkarrizketak. Konplizitate espazioa eta momentu berezi bat sortu genuen bakoitzarekin. Horrela, bizi izan dituzten bizipenak, biolentzia isilak eta ikusezinak, sufrimenduak, beldurrak ez ezik, aurrera ateratzeko kemena transmititu dizkigute”. Bestak beste, India, Palestina, Dakota Nazioa (AEB) eta Euskal Herriko emakumeen ahotsa eta irudia jarri die Mariezkurrenak eta Pastorrek. Erakusketaren aurkezpena, bideoz ikusgai: 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!