Haizeteak zuhaitz bat bota du eta Lizarkola Pasealekua oztopatzen ari da

Aiurri 2022ko mar. 23a, 10:25

Argazkia: Enekoitz Telleria

Azken egunetan albiste dira haize ufada bortitzak eta hauek eragiten ari diren kalteak. Enekoitz Telleriak ateratako argazkian argi ikus daiteke zuhaitzak nola oztopatu duen pasealekua. Gauzak horrela, haizete bortitzak daudenean kontuz ibiltzea gomendatzen da, erortzen ari diren adarrak eta egun zatiak medio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!