Andoaingo Escivi Zine eta Bideo eskolako ikasleak ETB1eko Biba Zuek! saioan agertuko dira gaur arratsaldean. Hain zuzen, Mikel Elizegik gidatzen duen Happy Bank lehiaketan parte hartuko dute. Biba Zuek! saioa Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek aurkezten dute eta astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara emititzen da, zuzenean. Andoaingo ikasleekin emitituko duten lehiaketa, ordea, aurreko astean grabatu zuten, Goikoplazan.