Gora Kaletxiki Bandak eta Hogar Extremeño elkarteak gaixotasun neuromuskularra jasaten duten pertsonen aldeko kontzertu solidarioa iragarri dute; Basteron, ekainaren 11n izango da. Kontzertua, Euskaros talde mitikoaren eta Hernaniko Doinu Zale musika eskolako eta Ozenki Abesbatzako lau kantarien partaidetzarekin aberastuko da. 80 bat musikari igoko dira oholtzara, guztira. Kontzertuaren aurkezpena, bideoz ikusgai: