San Juan jaiak ospatzeko prozedura martxan da, eta astelehen honetan lehen bilera deitu dute. Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan izango da, 19:00tan hasita.
Udalaren deialdia:
"Bi urte igaro ondoren jaiak normaltasunez ospatu ezinik, aurten, Sanjuan zaindariaren jaiak antolatzen hasteko asmotan martxoaren 28an, astelehena, lehen bilera egiteko asmoa dugu. Hau, Bastero Kulturguneko Ekitaldi aretoan izango da, 19:00etan. Bertan jaietako egutegia eta programaren osaketaz hitz egingo dugunez zuen partaidetza oso garrantzitsua dela deritzogu, eta hortaz, bertan parte hartzera gonbidatzen zaitugu".