Korrika 2022

Korrikaren harira hainbat ekimen egingo dira Andoainen

Aiurri 2022ko mar. 28a, 13:21

Korrika apirilaren 8an igaroko dela medio, festa giroa ostegunera eta larunbatera ere zabaldu nahi izan dute.

Apirilaren 7an (osteguna) arratsaldeko 18:00tan hasita Peto-Potea egingo da: 18:00 plaza Morea, 18:20 Juanita Alkain plaza eta 18:40 Zubiaurre etxea. 19:00tan Zumea plazan korrikako petoen banaketa egingo da herriko eragileen artean.

Apirilaren 8an Korrika igaroko da goizeko 08:45ean eta 10:30ean Korrika Txikia. 

Apirilaren 9an 12etan "Frontona" ikuskizunaz gozatzeko aukera egonen da Goikoplazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!