Maddi Etxeberria gai-jartzaile gisa estreinatu egin zen Basteroko bertso-plazan, eta denetariko gaiak ipini zizkion seikoteari: frontera borrokatzera deitu dituzten Saharako bi gazte, batek joan nahi du eta besteak ez; Saharako kalimak Andoainera ekarritako hondar-aleak; Urkullu eta Covid19a; Buruntzako eraitsitako gurutzea; Siria eta Ukrainako errefuxiatuen estatus desberdina; regetoia eta musika generoen letra sexistak; ertzainen kontrolera iritsi den auto gidari erretzailea; lan istripuak…
* Ekitaldiaren hasierako hitzak.
Iñaki Otamendi Hurria Sahara elkarteko kidea:
* Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia.
Gaia: Frontera borrokara deitu dituzten Saharako bi gazte dira. Batek joateko asmoa agertu du, besteak ez.
* Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran.
Gaia: Iguaran Covid19 birusa da. Bi urtetan protagonismo guztia eduki ostean, gerrak baztertu egin du. Urkullu den Beñatengana jo du, errealitatea lehengoratu dadin eskatzera.
* Alaia Martin.
Gaia: aldagaitzak diruditen gauzak, aldagarriak ote dira?
* Aitor Mendiluze eta Alaia Martin.
Gaia: Martin Buruntzako gurutzea da, eta Mendiluze eraitsi duen gazteetako bat.
* Beñat Gaztelumendi.
Gaia: regetoia, beste zenbait musika genero eta letra matxistak.
* Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia.
Gaia: kontrola jarri duen ertzaina da Lujanbio, eta Sarriegi, berriz, zigarroa errez doan autogidaria.
* Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran.
Gaia: Lujanbio Siriako errefuxiatua da, eta Iguaran Ukrainako errefuxiatua. Bien estatusa desberdina da Europan.
* Aitor Mendiluze eta Basteroko bertso saioko beste bostak.
Gaia: Mendiluzek entsalada prestatu behar du, begetala. Eta beste bostak (Lujanbio, Gaztelumendi, Martin, Iguaran eta Zubeldia), osagai begetal gisa erabili behar ditu.
* Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi.
Gaia: urtea hasi denetik, Euskal Herrian hamahiru pertsona lan istripuz hil dira.