Santakrutzak '22

Kuadrilla Eguneko bazkarirako tiketak erosteko aukera egonen da hilaren 4an eta 9an

Aiurri 2022ko mar. 31a, 13:31

Bazkarirako eskumuturrekoak (tiketak) salgai egonen dira bi egunetan Juanita Alkain plazan eta 7 euro balioko dute.

Eskumuturrekoak erosteko aukera egongo da bi egunetan: apirilaren 4an (astelehena), arratsaldeko 19:00tik 20:00tara bitarte. Eta apirilaren 9an (larunbata), eguerdiko 11:00tik 12:00ak bitarte. Esan bezala, 7 euro balioko du sarrerak. 

Horrez gain, maiatzaren 2an, Kuadrilla Egunean, mahaiak eta eserlekuak jartzeko laguntza deialdia zabaldu dute; goizeko 10:15ean bazkariaren muntaia egiteko boluntarioak eskatzen dituzte. Prest egonez gero, @andoaingokuadrilenena Instagram kontuan mezu baten bitartez laguntzeko prest zaudetela jakinarazi dezakezue.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!